Sexualitateari arreta

Banakako eta bikote sexologia kontsulta Bilbon

Honaino heldu bazara zuretzako edo zure bikote harremanerako laguntza profesionala bilatzen ari zarelako da.

NOIZ IZAN DAITEKE LAGUNGARRIA KONTSULTA SEXOLOGIKO BATERA JOATEA?

Zailtasunak bikotean

Bikote elkarbizitza hobetu nahi baduzue, komunikazio arazoak badituzue, hainbat gai kudeatzeko laguntza behar baduzue: jeloskortasuna, elkarrekin eta banaka igarotzen duzuen denbora, jatorrizko familien mugak, erritmoetan edo desioan bat ez etortzea…, berriz elkartzen lagunduko zaituztet.

Neure burua gehiago maitatu nahi dut

Zure burua ezagutu, onartu eta gozatu nahi baduzu, zure gorputzarekin duzun harremana hobetu, zure desio sexualarekin konektatzeko zailtasunak badituzu edo zerbaitek zure sexualitatea guztiz zabaltzea eragozten dizula uste baduzu, hemen naukazu.

Erotika

Zailtasunak badituzu, bai erotikan, zein desioekin, edo eszitazioekin, erekzioekin, orgasmoekin, eiakulazioekin, gozamenekin, plazerekin, mina baduzu, gogo falta… Laguntzeko naukazu.

Identitatea eta orientazioa

Sexu identitatearekin edota zure desioaren orientazioarekin zalantzak edo ezinegona baduzu- duzun adina duzula-, munduan egoteko zure lekurik koherenteena topatzeko prozesuan lagunduko zaitut.

Haurdunaldia eta hazkuntza

Haurdunaldiaren bilaketan zuen topaketak desioa baino, betebeharra bihurtu badira, honek bikote harremanean tentsioa sortzen badu, hobeto kudeatzen lagunduko dizuet. Hitzordua eskatu.

Jaioberriaren etorrerak harremanean zailtasunak sortu baditu edo erditu ondokoaren eta hazkuntzaren eraginez bikotea urruntzen ari bada, nire laguntza eskatu.

Banaketaren kudeaketa

Batzuetan lotura modu egokian hausteko laguntza profesionala behar da. Hitz egin dezagun.

Nire kontsultan leku segurua topatuko duzu nahi duzuna adierazteko eta behar duzun guztia galdetzeko.

bea sever sexologa

Bea Sever – sexologoa

Bea Sever naiz eta sexologian jardun naiz, hau da, sexuak ikertzen dituen zientzian, bere ezberdintasunak, identitateak, nahasketak eta elkarrekintzak aztertuz.

Sexologia kontsultak eskaintzen ditut Bilbon, banaka zein bikotean, eta formazioak ematen ditut erakunde, elkarte, ikastetxe eta bestelako esparruetan.

Formazioa

  • INCISEX Sexologia Masterra, Universidad de Alcalá de Henares.
  • Sexologia kliniko sistemikoan Traininga, BIKO ARLOAK.
  • Haur eta gazteen transexualitatean aditua.
  • Suizidologian Unibertsitate Aditua, UPV-EHU.

Partaidea naiz

  • AEPS Sexologia Profesionalen Estatuko Elkarteko zuzendaritza batzordekidea.
  • Irakasle hainbat prestakuntzetan: Camilo José Cela Unibertsitateko IUNIVES Sexologia Masterra, Madrileko Escuela Sexológica, Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskola, Argentinako Fundación Sociedades Complejas…
  • Arreta sexologikoaren arduraduna NAIZEN Euskal Herriko adingabe transexualen familien elkartean.

Zerbitzu guztiak euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen ditut.

Formazioa eta dibulgazioa

Irakasle eta hizlari gisa eskarmentu handia daukat sexualitate, sexu-heziketa eta transexualitatearen inguruko tailer eta jardunaldietan. Formatu anitzak eskaintzen ditut eta edukiak entzuleen arabera egokitu egiten ditut. Antolatuko dituzun jardunaldietan ikuspegi honek zerbait eskaintzerik baduela uste baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan.

Sexualitatea

Sexualitate arloko protokoloetan aholkularitza ematen dut ikastetxetan, erakunde publiko eta pribatuetan, baita kirol eta aisialdi taldetan ere.

Tailerrak eta hitzaldiak

Hainbat gaiei buruzko tailerrak antolatzen ditut, besteak beste: klimaterioa eta menopausia, menarkia, bizitzan zehar eta hileko zikloan zehar gure gorputzaren aldaketak, zelan izan gure seme-alaben sexualitatearen bide-lagunak…

Komunikabideak eta foroak

Eztabaida-leku eta komunikabidetan hartzen dut parte, jakintzaren hedapenaren helburuarekin sexualitatean, sexu-heziketan, transexualitatean…

Zure hurrengo tailerrean egotea nahi duzu? 

Zure esparruan sexologia lantzeke dagoen arloa dela uste duzu?

Entitate eta erreferentziak

Administrazioarekin, gizarte erakundeekin, ikastetxeekin eta komunikabideekin batera egiten dut lan. 

Besteak beste honakoekin:

Unibertsitate eta elkargo profesionalak

logo universidad deusto
logo universidad upv
logo universidades copescan
logo medios guipuzcoa

Hirugarren alorreko erakundeak

Bestelako erakundeak

Udalak

Kontaktua

Inprimakiaren bidez,

ahalik eta lasterren erantzungo dizut:

Sexologia kontsulta Bilbon:

Ledesma 4-6. pisua

Telefonoa 609 063 347
Astl – Ost, 10:00 – 18:00




    Pribatutasun baldintzak onartzen ditut

    Pribatutasun politika irakurri, ulertu eta onartzen dut.
    Harremanetarako inprimaki hau bidaltzean, Beatriz Sever Egaña (Bea Sever sexologoa)k zure datu pertsonalak tratatuko dituela jakin behar duzu. Helburua zure galderei erantzutea da eta horrela onartzen ari zara inprimakia betetzean eta goiko laukia markatzean.
    Zure datuak ezabatuko ditugu zure eskaera erantzun ostean. Zure datuetan sartzeko, hauek zuzentzeko, ezabatzeko edo ukatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk erabil ditzakezu info@beasever.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz. Informazio gehiago web orriaren Pribatutasun Politikan.